Adinekoentzako elikadura aholkuak

Frogatuta dago egungo gaixotasun batzuk saihestu daitezkeela elikadura-ohitura zuzenekin eta ariketa fisikoa eta atseden egokia barne hartzen dituen bizimodu aktiboago batekin.

Gaurko argitalpenean, adinekoentzat elikadurak duen garrantziaz erreparatu nahi dugu eta horretarako 5 aholku emango dizkizuegu:

1. Proteina nahikoa kontsumitu. Adinean goazen heinean, giharrak ahuldu egiten dira eta hori ahalik eta gehien saihesteko, komeni da gutxieneko proteina ingesta izatea. Proteina nahikoa lortzeko, haragia, arraina, arrautzak, lekaleak eta fruitu lehorrak bezalako elikagaiak jan ditzakegu.

2. Askotariko elikagaiak kontsumitu. Garrantzitsua da elikagai desberdinak jatea, horietako bakoitzean beharrezko mantenugaiak lortzeko. Gomendagarria da fruta eta barazki mota desberdinak jatea, zereal integralak, haragi giharrak, gantz gutxiko esnekiak eta gantz osasungarriak, ahuakatea adibidez.

3. Mantendu hidratazio optimoa. Zahartzeak gaitasunak murrizten ditu, horien artean gorputzaren tenperatura eta egarria erregulatzeko gaitasuna. Horregatik, noizean behin ura edo likidoak edatea beharrezkoa da.

4. Desnutrizioa saihestu. Adineko pertsona askok gosea, usaimena eta dastamenaren murrizketa jasaten du eta bestetik hortzak galtzen hasten dira eta horrek guztiak jateari uztea edo behar baino kantitate gutxiago jatea dakar. Egoera hori saihesteko, oso garrantzitsua da egunean 5 otordu jatea.

5. Gatz kontsumoa murriztea. Hipertentsioa adineko pertsonengan oso ohikoa den gaixotasuna da eta agertzeko arriskua murrizteko, gatz-kontsumoa murriztea komeni da.