
Produktu ortopedikoen %4ko BEZa
Ba al dakizu eskuzko gurpil-aulkietan , gurpil-aulki elektrikoetan , patineteetan eta aulkien motor osagarrietan BEZ super-murriztuaz baliatu dezakezula?
BEZaren deskontu hori lortzeko baldintza nagusia produktua eskatzera doanari %33ko edo handiagoa den mugikortasun ezintasuna aitortua izatea da.
Ezintasun hori aitortua izateko, beharrezkoa da bizileku den autonomia erkidegoko gizarte gaietako saileko pertsona espezializatu batek ebaluazioa egitea.
Ebaluazioa egin eta %33ko edo gehiagoko ezintasuna aitortu ondoren, ezintasun hori egiaztatzen duen eta edozein autonomia-erkidegoko ortopedian erosketak egiteko balioko duen txartela emango zaizu.
Motor osagarriari BEZ supermurriztu hau aplikatzeko, beharrezkoa da eskuzko gurpil-aulkiarekin batera erostea.